Ohiko galderak
Presa al duzu? Laguntza-testu hau lasai irakurri ahal izango duzu edonoiz aplikazioaren barruan, baita internetik gabe ere.
- Zer da Delta Chat?
- Nola aurkitu dezaket jendea, txateatzeko?
- Zergatik dago txat bat “Eskaera” gisa markatuta?
- Nola jar ditzaket nire bi lagun elkarren artean harremanetan?
- Zer dira profilak edo kontuak? Zer egin behar dut profil batetik beste batera aldatzeko?
- Nork ikus dezake nire profileko argazkia?
- Jar dezaket biografia/egoera Delta Chaten?
- Zer da txatak finkatzea, mututzea eta artxibatzea?
- Zer dira “Gordetako mezuak”?
- Zer esan nahi du puntu berdeak?
- Zer esan nahi dute bidalitako mezuen alboko egiaztapen-markek?
- Mezuak bidali ondoren ezabatzea edo akatsak zuzentzea
- Nola kudeatzen da multimediaren kalitatea?
- Zer da mezuen desagerpena?
- Zer gertatzen da “Ezabatu mezuak gailutik” gaitzen badut?
- Zer egin behar dut nire txateko profila edo kontua ezabatzeko?
- Taldeak
- Txat barruko aplikazioak
- Bat-bateko mezuak eta push jakinarazpenak
- Zer dira push jakinarazpenak? Nola jaso ditzaket bat-bateko mezuak?
- Aktibatuta al daude push jakinarazpenak iOS gailuetan? Badago beste modurik?
- Gaituta al daude edo beharrezkoak al dira push jakinarazpenak Android gailuetan?
- Zenbateraino dira pribatuak Delta Chaten push jakinarazpenak?
- Zergatik integratzen da Delta Chat Appleren eta Googleren push jakinarazpenen zerbitzu zentralizatu eta jabedunekin?
- Gailu asko
- Aurreratua
- Ezaugarri esperimentalak
- Zer dira erreleak?
- Erabil dezaket posta elektronikoko helbide klasiko bat Delta Chaten?
- Nola konfigura dezaket txat-profil bat errele gisa eposta-helbide klasiko bat erabiliz?
- Delta Chaterako neure zerbitzaria kudeatu nahi dut. Zer gomendatzen didazue?
- Zer da Delta Chateko garatzaileei estatistikak bidaltzea?
- Xehetasun teknikoak jakin nahi ditut. Informazio gehiago ematerik bai?
- Zifratzea eta segurtasuna
- Zer estandar darabiltza muturretik muturrera zifratzeko?
- Nola jakin dezaket mezuak muturretik muturrera zifratuta dauden?
- Jarraitu dezaket muturretik muturrera zifratu gabeko mezuak bidaltzen?
- Zer esan nahi du kontaktu baten profilean egiaztapen-marka berdea egoteak?
- Muturretik muturrera zifratuta al daude eranskinak (argazkiak, fitxategiak, audioak, etab.)?
- Segurua al da OpenPGP?
- Did you consider using alternatives to OpenPGP for end-to-end-encryption?
- Is Delta Chat vulnerable to EFAIL?
- Epostaren ikonoaz markatuta dauden mezuak Interneten agerian geratzen dira?
- Nola babesten ditu Delta Chatek mezuen metadatuak?
- Zer egin dezaket metadatuak eta kontaktuak babesteko gailua besteren batek bereganatzeko arriskutik?
- Nork ikusten du nire IP helbidea?
- Ba al du Delta Chatek “Ezkutuko igorlea” funtzioa?
- Does Delta Chat support Perfect Forward Secrecy?
- Does Delta Chat support Post-Quantum-Cryptography?
- Nola egiazta dezaket gailuan zifratze-informazioa?
- Berrerabil dezaket nire oraingo gako pribatua?
- Auditatu al da Delta Chat inoiz modu independentean segurtasun-zuloak bilatzeko?
- Saski-naskia
Zer da Delta Chat?
Delta Chat bat-bateko mezularitzako app bat da, fidagarria, deszentralizatua eta segurua, eta plataforma mugikorretan eta mahaigainekoetan erabil daiteke.
-
Txat-profil pribatuak berehala sortzen dira, txatmail-errele seguru eta elkarreragingarrien bidez. Bat-bateko mezuak bidaltzeko eta push jakinarazpenak jasotzeko aukera ematen dute, iOS nahiz Android gailuetarako.
-
Bateragarritasun osoa: profil asko eta gailu askotan, plataforma guztietan, eta txatmail-aplikazio guztien artean.
-
Txat barruan aplikazio interaktiboak, jolasteko eta elkarlanerako.
-
Muturretik muturrerako zifratze auditatua; segurua da sarearen edo zerbitzariaren kontrako erasoen aurka.
-
Software libre eta kode irekikoa, bai aplikazioan eta bai zerbitzarian, Interneteko estandarretan oinarritua.
Nola aurkitu dezaket jendea, txateatzeko?
Lehenik eta behin, kontuan izan Delta Chat mezularitza pribatuko zerbitzu bat dela. Ez dago bilaketa publikorik, zuk erabakitzen duzu nor diren zure kontaktuak.
-
Lagunarekin edo senidearekin aurrez aurre bazaude, ukitu QR kodearen ikonoa
hasierako pantailan.
Orain, zure solaskideak QR irudi hori eskaneatu behar du
bere Delta Chat aplikazioarekin. -
Urrunetik kontaktatzeko, pantaila horretan bertan sakatu “Esteka” botoia, aukeratu “Kopiatu” edo “Partekatu”, eta bidali gonbidapen-esteka beste txat pribatu baten bidez.
Orain, itxaron pixka bat, konexioa ezarri arte.
-
Bi aldeak online bazaudete, laster txat bat ikusiko duzue eta elkarri mezuak modu seguruan bidaltzen hasi ahalko zarete.
-
Bi aldeetako bat offline badago edo konexio kaskarra badu, konexioa berrezarritakoan sortuko da txateatzeko aukera.
Zorionak! Hemendik aurrera muturretik muturrerako zifratzea automatikoki erabiliko duzu kontaktu honekin. Taldeetan elkar gehitzen baduzue, kide guztien artean muturretik muturrerako zifratzea ezarriko da.
Zergatik dago txat bat “Eskaera” gisa markatuta?
Mezularitza-aplikazio pribatua denez, ezin dizu edonork idatzi; zure QR kodea edo gonbidapen-esteka partekatu diezun lagun edo senideek besterik ez.
Gerta daiteke zure lagunek zure kontaktua beste lagun batzuekin partekatzea, eta hori Eskaera moduan agertuko da.
-
Erantzun ahal izateko, lehenbizi onartu egin behar duzu.
-
Oraingoz pertsona horrekin txateatu nahi ez baduzu, ezabatu dezakezu.
-
Eskaera bat ezabatzen duzunean, kontaktu horrek gerora bidalitako mezuak ere mezu-eskaera bezala agertuko dira; beraz, iritziz aldatzeko aukera izango duzu. Benetan pertsona horren mezurik jaso nahi ez baduzu, kontuan izan blokeatu ditzakezula.
Nola jar ditzaket nire bi lagun elkarren artean harremanetan?
Gehitu lagunetako baten kontaktua bestearen txatean, botoi hauek erabiliz:
Eranskina → Kontaktua.
Aurkezpena egiteko mezutxo bat idaztea ere badaukazu.
Hori egindakoan, bigarrenak txartel bat jasoko du eta, sakatutakoan, lehenengo kontaktuarekin txateatzen hasi ahalko da.
Zer dira profilak edo kontuak? Zer egin behar dut profil batetik beste batera aldatzeko?
Profila (edo kontua) izen bat, argazki edo irudi bat eta mezuak zifratzeko bestelako informazio gehigarri bat dira. Profila zure gailuan (edo gailuetan) bakarrik dago, eta zerbitzaria mezuak birbidaltzeko bakarrik erabiltzen du.
Delta Chat lehenbiziko aldiz instalatutakoan, lehen profil edo kontu bat sortzen da.
Gero, pantailaren goialdean ezkerreko izkinan zure profilaren irudia ukituta, kontua aldatu edo kontua gehitu dezakezu.
Agian profil desberdinak erabili nahi dituzu jarduera politikoetarako, lagun eta familiakoetarako, eta lanekoetarako.
Eta beharbada ikasi nahi duzu nola erabili profil edo kontu bera zenbait gailutan.
Nork ikus dezake nire profileko argazkia?
Kontua konfiguratzean, profileko argazki edo irudi bat jartzeko aukera duzu. Zure kontaktuei idatzitakoan, edo QR kode baten bidez gehitutakoan, zure profileko argazki gisa ikusiko dute automatikoki.
Pribatutasun-arrazoiengatik, inork ez du zure profileko argazkia ikusiko zuk haiei mezu bat idatzi arte.
Jar dezaket biografia/egoera Delta Chaten?
Bai, jar dezakezu, honela: Ezarpenak → Profila → Sinaduraren testua. Kontaktu bati mezu bat bidaltzen diozunean, hark zure kontaktuko datuak begiratutakoan ikusiko du.
Zer da txatak finkatzea, mututzea eta artxibatzea?
Txatak antolatzeko tresnak dira, eta honela erabil ditzakezu:
-
Finkatu txatak, zerrendan goian egotea nahi baduzu. Txat gogokoenetara beti azkar iristeko erabil dezakezu, edo aldi baterako, zerbait ez ahazteko.
-
Mututu txatak, horien jakinarazpenik jaso nahi ez baduzu. Txat bat mututzen duzunean, leku horretan bertan geratzen da, baina finkatu ere egin dezakezu.
-
Artxibatu txatak, zure txaten zerrendan ikusi nahi ez badituzu. Txatak artxibatu eta gero ere eskuratzeko modua duzu txat-zerrendaren goialdean edo bilaketa eginda, eta marka hau izaten dute: Artxibatuta
-
Artxibatuta dagoen txat batera mezu berri bat iristen denean, mutututa ez badago, artxibotik irtengo da eta zure txaten zerrendan agertuko da berriro. Mutututako txatek artxibatuta jarraitzen dute zuk eskuz artxibotik atera arte.
Funtzio horiek erabiltzeko, mahaigainekoan, egin klik eskuineko botoiarekin zerrendako txatean; mugikorrean, berriz, eduki sakatuta txata edo erabili menua.
Zer dira “Gordetako mezuak”?
Mezuak erraz aurkitzeko eta gogoratzeko erabil dezakezun txat bat da Gordetako mezuak.
-
Edozein txatetan, eduki sakatuta mezua edo egin klik eskuineko botoiarekin gainean, eta hautatu Gorde.
-
Gordetako mezuek
ikurraren marka izaten dute denbora-zigiluaren alboan. -
Txat bat gorde ondoren, “Gordetako mezuak” txata irekitzen baduzu, hantxe ikusiko duzu. Mezuaren alboan dagoen
ukituta,
jatorrizko mezura joango zara, jatorrizko txatera. -
Bestalde, ohar pertsonalak idazteko ere erabil dezakezu “Gordetako mezuak”: ireki txata, eta idatzi zerbait, gehitu argazki edo ahots-mezu bat…
-
“Gordetako mezuak” sinkronizatu egiten direnez, oso baliagarriak izan daitezke gailuen artean datuak transferitzeko.
Mezuak gordeta geratzen dira, baita gerora editatu edo ezabatuz gero ere, bai igorleak hala egin duenean, bai gailutik mezuak ezabatzea aukeratuta dagoenean, bai beste txat batzuetatik mezuak desagertzea aukeratuta dagoenean.
Zer esan nahi du puntu berdeak?
Baliteke batzuetan puntu berde bat
ikustea kontaktu baten abatarraren alboan.
Horrek esan nahi du duela gutxi ikusi duzula, azken 10 minutuetan,
adibidez, mezu bat edo irakurragiria bidali dizulako.
Beraz, ez du adierazten denbora errealeko online-egoera, eta besteek ere ez dute beti ikusiko zu online zauden.
Zer esan nahi dute bidalitako mezuen alboko egiaztapen-markek?
-
Marka bat
:
esan nahi du mezua behar bezala bidali dela errelera. -
Bi marka
:
adierazten du zure kontaktuak mezua irakurri duela.
Taldeetan bigarren egiaztapen-markak esan nahi du gutxienez taldeko kide batek mezua irakurri duela.
Dena den, bigarren marka hori ikusteko, ezinbestekoa da bai zuk eta bai mezua irakurri duten hartzaileetako batek gutxienez gaituta edukitzea Ezarpenak → Txatak → Irakurragiriak.
Mezuak bidali ondoren ezabatzea edo akatsak zuzentzea
-
Mezu bat bidali ondoren testua editatu nahi baduzu, egin klik eskuineko botoiarekin gainean edo eduki sakatuta mezua eta hautatu Editatu edo
. -
Nahi gabe mezu bat bidali duzula-eta ezabatu nahi baduzu, joan menura, eta hautatu Ezabatu eta, gero, Ezabatu denontzat.
Editatutako mezuetan “Editatu egin da” jarriko du denbora-zigiluaren alboan; ezabatutako mezuek, aldiz, ez dute arrastorik utziko txatean, desagertu egingo dira besterik gabe. Ez da jakinarazpenik bidaltzen, eta ez dago denbora-mugarik.
Kontuan izan gerta litekeela txateko kideek hala ere jatorrizko mezua jasotzea, eta erantzun izana, edo birbidali, gorde, pantaila-argazkia egin edo beste moduren batean kopiatu.
Nola kudeatzen da multimediaren kalitatea?
Irudiak, bideoak, fitxategiak, ahots-mezuak eta abar, botoi hauek erabiliz bidal daitezke:
Eranskina
edo
Ahots-mezua.
-
Lehenespenez, konprimatu egiten dira, bidalketa azkar eta eraginkorra bermatzeko; horrela, gainera, erabiltzaile guztien datu- eta biltegiratze-mugak errespetatzeko. Hori ezin hobea da eguneroko komunikaziorako.
-
Konektibitate kaskarragoko lekuetan, are gehiago konprimatzea aukeratu dezakezu, honela: Ezarpenak → Txatak → Bidalitako multimediaren kalitatea.
-
Multimedia-fitxategiren bat jatorrizko kalitatean bidali beharra baldin badaukazu, erabili aukera hau txatean:
Eranskina → Fitxategia. Mesedez, erabili modu hori ahal den gutxiena; izan ere, jatorrizko fitxategiak bidaliz, datu-kontsumoa nabarmen handitzen da, bai zuretzat eta bai txateko hartzaile guztientzat.
Zer da mezuen desagerpena?
Edozein txaten ezarpenetan “mezuen desagerpena” gaitu dezakezu, txateko leihoaren goialdeko eskuineko izkinan, eta 5 minututik urtebetera bitarteko tartea aukeratu.
Ezarpen hori desgaitu arte, txat horretako kide bakoitzaren Delta Chat aplikazioak mezuak ezabatuko ditu aukeratutako denbora-tartea igarotakoan, hartzaileak Delta Chaten mezua aurrenekoz ikusten duenetik zenbatzen hasita. Mezuak zerbitzarietan nahiz aplikazioan bertan ezabatzen dira.
Kontuan izan mezuak benetan desagertzeaz fidatu ahalko zarela baldin eta solaskideekin fidatzen bazara; asmo gaiztoko norbaitek mezuak gorde, kopiatu, birbidali edo pantaila-argazki bidez jaso ditzake ezabatu aurretik.
Bestalde, txateko norbaitek Delta Chat desinstalatzen badu, baliteke mezuak (edonola ere zifratuta daude) haren zerbitzaritik ezabatzeko denbora gehiago behar izatea.
Zer gertatzen da “Ezabatu mezuak gailutik” gaitzen badut?
Zure gailuan biltegiratzeko lekua aurreztu nahi baduzu, ezarpenetan mezu zaharrak automatikoki ezaba daitezela gaitzea da aukera bat.
Horretarako, joan hona: Ezarpenak → Txatak → Ezabatu mezuak gailutik. Zenbait denbora-tarte dituzu aukeran, “ordubete eta gero”-tik hasi eta “urtebete eta gero”-raino; horrela, mezu guztiak zure gailutik ezabatuko dira denbora-tarte hori igarotakoan.
Zer egin behar dut nire txateko profila edo kontua ezabatzeko?
Txateko profil edo kontu bat baino gehiago erabiltzen baduzu, banan-banan ezaba ditzakezu, profilak hautatzeko goiko menutik (Android-en eta iOS-en) edo alboko barran eskuineko botoiarekin klik eginda (mahaigaineko aplikazioan). Txat-profilak ezabatu diren gailuan bertan bakarrik ezabatzen dira. Beste gailuetan normal funtzionatzen jarraituko dute.
Lehenetsitako txat-profil bakarra erabiltzen baduzu, aski duzu aplikazioa desinstalatuta. Hori eginda, txateko zerbitzarian profil horri lotuta dauden kontaktuko datu guztiak automatikoki ezabatuko dira. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu nine.testrun.org-en helbideak ezabatzearen orria edo zuk aukeratutako 3.en txat-zerbitzariena.
Taldeak
Zenbait pertsonak modu pribatuan eta eskubide berberekin elkarrekin txateatzeko aukera ematen dute taldeek.
Edonork aldatu ditzake taldearen izena edo abatarra, kideak gehitu edo ezabatu, ezarpen gisa mezuen desagerpena gaitu, eta norberaren mezuak ezabatu kide guztien gailuetatik.
Kide guztiek eskubide berberak dituztenez, konfiantzazko lagun eta senideen artean funtzionatzen dute ondoen taldeek.
Nola sortu talde bat
-
Hautatu Txat berria eta, gero, Talde berria.
-
Hurrengo pantailan, hautatu taldeko kideak eta idatzi taldearen izena. Gainera, taldearen abatarra ere hautatu dezakezu hor.
-
Taldean lehenengo mezua idatzi bezain laster, kide guztiek taldearen berri jakingo dute eta zerbait erantzun ahalko dute (zuk zerbait idatzi arte, ikustezina izango da beste kideentzat).
Nola gehitu edo ezabatu kideak
Taldeko kide guztiek eskubide berberak dituzte. Beraz, edonork ezaba dezake edozein kide, edo kide berriak gehitu.
-
Kideak gehitu edo ezabatu nahi badituzu, ukitu txatean taldearen izena, eta hautatu nor gehitu edo ezabatu nahi duzun.
-
Kide hori oraindik zure kontaktu-zerrendan ez badago, baina aurrez aurre bazaudete, erakutsi QR kodea. Solaskideak zure QR kodea eskaneatu behar du bere Delta Chat aplikazioarekin. Horretarako, ukitu dezala
hasierako pantailan. -
Kide berri bat urrutitik gehitzeko, klikatu “Kopiatu” edo “Partekatu”, eta bidali gonbidapen-esteka kide berriari, beste txat pribatu baten bidez.
QR kodeen eta gonbidapen-esteken bidez ere gehitu daitezke kideak. Dena den, taldeak konfiantzazko jendearentzat direnez, hobeto da, ahal dela, publikoki ez partekatzea.
Neure burua ezabatu dut nahi gabe.
Orain taldeko kide ez zarenez, ezin duzu zeure burua berriro taldean gehitu. Ez kezkatu, ordea, badu konponbidea eta: eskatu taldeko beste kide bati, txat normal baten bidez, zu berriro taldean sartzeko.
Ez dut talde bateko mezurik gehiago jaso nahi.
- Ezabatu zeure burua kideen zerrendatik, edo ezabatu txat osoa. Geroago berriro taldean sartu nahi baduzu, eskatu taldeko beste kide bati zu berriro taldean gehitzeko.
Beste aukera bat taldea mututzea da; hori hautatzen baduzu, taldeko mezu guztiak jasoko dituzu eta taldean idazten jarraitu ahalko duzu, baina mezuen jakinarazpenik ez duzu jasoko.
Nola klonatu talde bat
Agian talderen bat bikoiztea komeni zaizu, zerbaiti buruz aparte hitz egiteko edo kide batzuk kanpo uzteko, haiek ohartu gabe. Horretarako:
-
Ireki taldearen profila eta ukitu Klonatu txata (Android/iOS), edo egin klik eskuineko botoiarekin taldearen gainean, txaten zerrendan (mahaigainekoa).
-
Idatzi izen berria, aukeratu abatar bat eta doitu kideen zerrenda, beharrezkoa bada.
Talde berri hori jatorrizkotik guztiz apartekoa da; jatorrizkoak lehen bezala jarraituko du.
Zenbat kide izan ditzake talde batek?
Ez dago muga tekniko zorrotzik, baina ez da komeni 150 baino gehiago izatea.
Zenbat eta talde handiagoa izan, errazagoa da sozialki ezegonkorra bihurtzea eta hierarkia behar izatea. Delta Chat eskubide berberekin txateatzeko aukera ematen duen mezularitza pribatuko zerbitzu bat da. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Dunbarren zenbakia.
Txat barruko aplikazioak
Txat batera aplikazioak bidal ditzakezu: jokoak, editoreak, inkestak eta bestelako tresna batzuk. Mezularitza hutsa baino askoz gauza zabalagoa bihurtzen du horrek Delta Chat.
Non lortu ditzaket txat barruko aplikazioak?
-
Txat batean zaudela, sakatu
Eranskina → Aplikazioa -
Beste aukera bat zuk aplikazio bat sortzea da eta, gero, eranstea:
Eranskina → Fitxategia
Zenbateraino dira pribatuak txat barruko aplikazioak?
-
Txat barruko aplikazioek ezin dute ez daturik bidali Internetera ez ezer deskargatu.
-
Txat barruko aplikazio batek txatean bertan bakarrik trukatu ditzake datuak, eta solaskideen gailuetan kopiak egingo ditu. Horretarako izan ezik, Internetetik guztiz isolatuta dago.
-
Zure txatak nolako pribatutasuna, halakoa du txat barruko aplikazioak: txateatzeko zure solaskideez fidatzen bazara, fida zaitezke txat barruko aplikazioaz ere.
-
Horrek beste zerbait ere esan nahi du: web-estekak bezalaxe, ez zenuke ireki behar fidagarria ez zaizun inongo kontakturen aplikaziorik.
Nola sortu ditzaket txat barruko aplikazioak?
-
Txat barruko aplikazioak ZIP fitxategiak dira,
.xdcluzapendunak, eta HTML, CSS eta JavaScript kodea dute. -
Hasteko, adibiderako Hello World aplikazioa zabaldu dezakezu.
-
Behar duzun gainerako informazio guztia Webxdc-en dokumentazioan dago.
-
Zalantzarik baduzu, galdetu eskarmentua duten beste erabiltzaile batzuei Delta Chat-en foroan.
Bat-bateko mezuak eta push jakinarazpenak
Zer dira push jakinarazpenak? Nola jaso ditzaket bat-bateko mezuak?
Push jakinarazpenak Appleren eta Googleren “Push zerbitzuek” bidaltzen dituzte erabiltzailearen gailura, Delta Chat aplikazioak aktibo ez egon arren atzeko planoan mezuak jaso ahal izan ditzan eta, halakorik badago, erabiltzailearen telefonoan jakinarazpenak erakutsi.
Push jakinarazpenak txatmail-errele guztietan dabiltza:
-
iOS gailuetan, Appleren push zerbitzuekin integratuta.
-
Android gailuetan, Googleren FCM push zerbitzuarekin integratuta, baita telefonoan Googleren kode jabedunaren ordez microG darabilten gailuetan ere.
Aktibatuta al daude push jakinarazpenak iOS gailuetan? Badago beste modurik?
Bai, Delta Chatek automatikoki push jakinarazpenak erabiltzen ditu txatmaileko profiletarako. Eta ez, Appleren telefonoetan ez dago bat-bateko mezuen bidalketa ziurtatzeko beste modurik, Appleren gailuek ez baitute uzten Delta Chat atzeko planoan datuetara iristea. iOS erabiltzaileei push jakinarazpenak automatikoki aktibatzen zaizkie, Delta Chaten push jakinarazpenetarako sistemak, pribatutasuna babestearren, Appleri ez diolako erakusten daturik Applek lehendik ez duenik.
Gaituta al daude edo beharrezkoak al dira push jakinarazpenak Android gailuetan?
“Push zerbitzua” baldin badago, Delta Chatek push jakinarazpenak aktibatzen ditu, txatmaileko erabiltzaile guztiek mezuak berehala jaso ditzaten.
Delta Chaten ezarpenetan, “Jakinarazpenak” ataleko “Berehalako bidalketak” azpiatalean, hauek aukeratu ditzakezu (txat-profil guztiei eragingo die):
-
Erabili atzeko planoko konexioa: push zerbitzurik erabiltzen ez baduzu, hau aukeratuta, “Optimizatu bateriaren erabilera” desgaitu egingo da Delta Chatentzat, eta atzeko planoan mezuak deskargatu ahalko ditu horrela. Dena den, gerta liteke zenbait minututik zenbait ordurainoko atzerapenez jasotzea. Izan ere, Android gailuen fabrikatzaile batzuek aplikazioak erabat murrizten dituzte (ikusi dontkillmyapp.com) eta baliteke jasotako mezuak Delta Chatek ez erakustea zuk eskuz aplikazioa berriro ireki arte.
-
Behartu atzeko planoko konexioa: aurreko aukerak baliatu ezin badituzu, edo “berehalako bidalketa” lortzen ez badute, hauxe da aukera alternatiboa. Hau aktibatutakoan, telefonoan jakinarazpen iraunkorra sortuko zaizu; baliteke Android telefono berrienetan “minifikatuta” agertzea.
“Atzeko planoko konexioa” baliatzeko bi modu horiek energiaren aldetik eraginkorrak dira eta segurtasun osoz probatu ditzakezu mezuak atzerapen handiz iristen badira.
Zenbateraino dira pribatuak Delta Chaten push jakinarazpenak?
Delta Chaten push jakinarazpenen funtzioak informazio pribatua filtratzea eragozten du. Ez dio ematen profileko daturik, ez IP helbiderik, ez mezuen edukirik (ezta zifratuta ere), push jakinarazpenak bidaltzeko tartean dagoen ezein sistemari.
Honela bidaltzen dituzte Delta Chat aplikazioek push jakinarazpenak:
-
Delta Chat aplikazio batek “gailu-token” bat lortzen du modu lokalean, zifratu egiten du, eta txatmail-zerbitzarian gorde.
-
Txatmail-zerbitzari batek Delta Chateko erabiltzaile batentzako mezu bat jasotzen duenean, gailu-tokena zifratuta birbidaltzen du Delta Chaten jakinarazpenen proxy zentralera.
-
Delta Chaten jakinarazpenen proxy zentralak gailu-tokena deszifratzen du, eta dagokion push zerbitzura birbidaltzen du (Apple, Google, etab.), Delta Chaten erabiltzaileen IP helbiderik ez profil-daturik jakin gabe.
-
Push zerbitzu zentralak (Apple, Google, etab.) zure gailuan Delta Chat aplikazioa aktibatzen du, atzeko planoan mezu berririk badagoen ikusteko. Aktibatzen ari den gailuaren profil-daturik ez daki. Appleren edo Googleren push zerbitzu zentralek ez dute inoiz ikusten ez profil-daturik (ez igorlearenak, ez hartzailearenak), ez mezuen edukirik (ezta zifratuta ere).
Delta Chaten jakinarazpenen proxy zentrala txikia da eta Rusten inplementatuta dago osorik; gailu-tokenak Apple, Google eta abarrek prozesatu bezain laster ahazten ditu, eta normalean milisegundotan gertatzen da hori.
Azpimarratzekoa da gailu-tokena aplikaziotik jakinarazpenen proxyra bitartean zifratzen dela, baina ez doala sinatuta. Beraz, jakinarazpenen proxyak ez du inoiz ikusten profileko daturik, ez IP helbiderik, ez erabiltzailearen gailuarekin (tokena) lotutako identitate kriptografikoko informaziorik.
Pribatutasuna lortzeko diseinu orokor hori dela-eta, norbaitek txatmail-zerbitzari bat hartuko balu ere, edo Delta Chaten jakinarazpenen proxy zentrala osorik hartuta ere, sekula ez da agerian geratuko informazio pribaturik push zerbitzuek lehendik ez dutenik.
Zergatik integratzen da Delta Chat Appleren eta Googleren push jakinarazpenen zerbitzu zentralizatu eta jabedunekin?
Delta Chat mezularitza-aplikazio deszentralizatua, doakoa eta kode irekikoa da, zerbitzaria modu librean hautatzeko aukera ematen du, baina gure nahia erabiltzaileek “berehalako bidalketa”-z erraz gozatzea da, esperientzia WhatsApp, Signal edo Telegramen dutenaren antzekoa izatea, hasieratik erabiltzaile aditu edo garatzaileen mailako gai zail samarrei aurre egin behar izan gabe.
Kontuan izan: Delta Chaten push jakinarazpenen sistema txikia da eta pribatutasuna zaintzen du, eta txat-zerbitzari guztietara mezuak berehala bidaltzea lortzen du hala; guri baimena eskatu beharrik gabe zeuk konfiguratzea daukazun zerbitzarira ere bai, hala nahi baduzu. Ongi etorri txatmail-erreleen sare elkarreragingarriaren boterera! :)
Gailu asko
Erabil al dezaket Delta Chat zenbait gailutan aldi berean?
Bai, profil edo kontu bera gailu batean baino gehiagotan erabil dezakezu:
-
Ziurtatu bi gailuak wifi edo sare berera konektatuta daudela.
-
Lehenengo gailuan, joan Ezarpenak → Gehitu bigarren gailua atalera, desblokeatu pantaila beharrezkoa bada, eta itxaron pixka bat QR kode bat azaldu arte.
-
Beste gailuan, instalatu Delta Chat.
-
Bigarren gailu horretan, ireki Delta Chat, hautatu Gehitu bigarren gailu gisa, eta eskaneatu lehenengo gailuko QR kodea.
-
Segundo gutxiren buruan transferentzia hasi beharko litzateke, eta, hori gertatu bitartean, nola doan ageriko da bi gailuetan. Itxaron bietan amaitu arte.
Beste mezularitza-aplikazio askotan ez bezala, Delta Chaten, transferentzia ondo egin ondoren, bi gailuak guztiz independenteak dira. Ez du zertan gailu batek aktibo egon besteak funtzionatzeko.
Arazoak nola konpondu
-
Egiaztatu bi gailuak wifi edo sare berera konektatuta daudela.
-
Windows-en, joan “Kontrol-panela / Sarea eta Internet” atalera, eta ziurtatu Sare pribatua dagoela hautatuta “Sare-profil mota” gisa (transferentzia egin eta gero, lehen bezala jar dezakezu).
-
iOS-en, ziurtatu baduela baimena: “Sistemaren ezarpenak / Aplikazioak / Delta Chat / Sare lokala”.
-
macOS-en, gaitu “Sistemaren ezarpenak / Pribatutasuna eta segurtasuna / Sare lokala / Delta Chat”.
-
Baliteke zure sistemak “suebaki pertsonal bat” izatea, eta horrek arazoak eragin ohi ditu (Windows-en, batez ere). Desaktibatu suebaki pertsonala Delta Chatentzat bi gailuetan, eta saiatu berriro.
-
Baliteke gonbidatuen sareak bi gailuak konektatu daitezen galaraztea. Ahal bada, erabili gonbidatuena ez den beste sare bat.
-
Bi gailuak sare berera konektatuta egonda ere oraindik arazoak badituzu, saiatu hau egiten: aktibatu gailu bat sarbide-puntu mugikorra gisa, eta konektatu wifi-sare horretara beste mugikorra.
-
Ziurtatu bigarren gailuan badagoela nahikoa leku.
-
Transferentzia hasi bada, ziurtatu bi gailuak aktibo daudela eta ez direla lokartzen. Ez irten Delta Chatetik. (aplikazioak bigarren planoan funtziona dezan ahalegina egiten dugu, baina sistemek aplikazioak itxi ohi dituzte, zoritxarrez).
-
Hasi duzu saioa Delta Chaten bigarren gailuan? Profil bat baino gehiago erabil ditzakezu gailu bakoitzean; beste profil bat gehitzea besterik ez duzu.
-
Oraindik arazoak badituzu, edo QR kode bat eskaneatu ezin baduzu, saiatu transferentzia eskuz egiten, hurrengo atalean azalduko dugun bezala.
Transferentzia eskuz egitea
Aurreko atalean azaldu bezala “Gehitu bigarren gailua” ataletik lortu ez bada bakarrik erabili beharko litzateke metodo hau.
-
Lehenengo gailuan, joan Ezarpenak → Txatak → Esportatu babeskopia atalera. Sartu pantaila desblokeatzeko zure PINa, diseinua edo pasahitza. Gero, sakatu “Esportatu”. Babeskopiaren fitxategia zure gailuan gordeko da. Orain, beste gailura eraman behar duzu.
-
Bigarren gailuan, hautatu Badut profila → Berrezarri babeskopiatik. iOS badarabilzu eta arazoak badituzu, gida hau baliagarria izango zaizu.
Lortu duzu. Bi gailuak sinkronizatuta daude, eta biak erabil ditzakezu zure kontaktuekin muturretik muturrera zifratutako mezuak bidali eta jasotzeko.
Delta Chaten web-bezerorik sortzeko asmorik bai?
- Oraintxe sortzeko asmorik ez dugu, baina aurretiazko ideia batzuk, bai.
- Delta Chaten web-bezeroa ateratzeko bizpahiru aukera daude, baina lan handi samarra izango lukete denek. Oraingoz, gure ahalegina bertsio egonkorrak lortzea izan da, jatorrizko aplikazio gisa egon daitezen aplikazio-denda guztietan (Google Play/iOS/Windows/macOS/Linux).
- Lantokian-edo darabilzun ordenagailuan softwarea instalatzeko baimenik ez duzula-eta web-bezeroa behar baduzu, Windows Desktop Client eramangarria erabil dezakezu, edo Linuxerako AppImage. Hemen aurkituko dituzu: get.delta.chat.
Aurreratua
Ezaugarri esperimentalak
Ezarpenak → Aurreratua → Ezaugarri esperimentalak atalera joaten bazara, oraintxe lantzen ari garen funtzioak probatzeko aukera izango duzu.
Baliteke ezaugarri horiek ezegonkorrak izatea eta gerora aldatzea edo kentzea.
Informazio gehiago lortu edo iruzkinak egin nahi badituzu, sartu foroan.
Zer dira erreleak?
Zure gailua konexiorik gabe dagoela-eta mezuak aldi baterako gordetzeko erabiltzen dira erreleak. Zerbitzari txiki eta merkeak dira, eta ez dute gordetzen taldeen egoera, zure izena eta abarra edo era horretako daturik; hori guztia zure gailuan bakarrik dago. Erreleak hainbat talde eta pertsonak kudeatzen dituzte.
By default, after installation, a relay is automatically set up, so you do not need to care about that. However, if you want to, you can configure relays at Settings → Advanced → Relays:
-
You can add a relay by scanning its QR code; chatmail.at/relays shows some known ones. If you have multiple relays, you will receive messages on all of them. Contacts learn your current relays automatically when you message them.
-
Tap on a relay to set it as used for sending.
-
If you remove a relay, contacts who only know this relay may not reach you until you message them again. To stay reachable in the meantime, choose Hide from Contacts in the confirmation dialog instead of removing it right away.
-
To show a hidden relay again, tap on it.
Informazio gehiago lortu eta erreleen geroko aukeren berri jakin nahi baduzu, irakurri eztabaidak foroan.
Erabil dezaket posta elektronikoko helbide klasiko bat Delta Chaten?
Bai, baina betiere eposta-helbide hori txatmail-bezeroek bakarrik erabiltzen badute.
Ezin da eposta-helbide bera erabili txatmailekoak ez diren aplikazioetan, ezta web bidezko posta-bezeroetan ere, arrazoi hauengatik:
-
Txatmailekoak ez diren aplikazioek, gehien-gehienek, erabiltzaileei ez diete automatikoki muturretik muturrerako zifratzea eskaintzen epostan; txatmail-aplikazioek eta erreleek, aldiz, modu orokortuan aplikatzen dituzte muturretik muturrerako zifratzea eta segurtasun-estandarrak.
-
Txatmailekoak ez diren aplikazioek mezuak luzaroan gordetzeko erabiltzen dituzte eposta-zerbitzariak; txatmail-bezeroek, aldiz, mezu iragankorrak berehala bidaltzeko.
-
Posta elektronikoko konfigurazio klasiko askotarikoei euskarria emateko, garapen- eta mantenu-lan handia egin beharko litzateke, eta horrek zaildu egingo luke epostan oinarritutako mezularitza sendoagoa, fidagarriagoa eta bizkorragoa izan dadin lortzeko bidea.
Nola konfigura dezaket txat-profil bat errele gisa eposta-helbide klasiko bat erabiliz?
Lehenik eta behin, mesedez, ez erabili eposta-helbide klasiko bera txatmailekoak ez diren eposta klasikoko aplikazioetan, non eta ez zauden prest borrokan aritzeko sarrerako ontzian sartuko diren mezu zifratuekin, jakinarazpen bikoiztuekin, nahi gabe ezabatutako mezu elektronikoekin eta halako arazotxoekin.
Txateatzeko eposta-helbide bat konfiguratu nahi baduzu, joan hona: Gehitu kontua → Sortu kontu berria →
Erabili beste zerbitzari bat → Erabili eposta klasikoa errele gisa.
Kontuan izan eposta klasikoaren hornitzaileek normalean ez dituztela onartzen push jakinarazpenak
eta bestelako muga batzuk ere badituztela; ikusi hornitzaileen deskribapen orokorra.
Txatmailek sarrerako ontzi lehenetsia errele bezala erabiltzen du; ziurtatu hornitzailearen konfigurazioan ere hala dagoela.
Txat-profil batek eposta klasikoko helbidea darabilenean, zifratu gabeko mezuak bidali eta jaso ditzake;
horrelako mezuek, bai eta mezu horiek dauden txatek, epostaren ikonoazren marka izaten dute:
.
Delta Chaterako neure zerbitzaria kudeatu nahi dut. Zer gomendatzen didazue?
Ondo badabil, edozein eposta-zerbitzarik balioko dizu, non eta zure erabiltzaileen gailuek ez dituzten behar Googleren edo Appleren push jakinarazpenak ondo ibiltzeko.
Gure gomendioa normalean zera da, txatmaileko errele bat konfiguratzea. Txatmaila komunitate zabal batek sustatutako proiektua da; horren barruan daude bai erreleak konfiguratzea eta bai muina garatzea Rusten, zeinak zerbitzua ematen baitie txatmail-bezeroei (Delta Chat bezero ezagunena da).
Zer da Delta Chateko garatzaileei estatistikak bidaltzea?
Zure laguntzarekin Delta Chat hobetu nahi dugu. Horregatik, Androiderako Delta Chat baldin baduzu, erabilera-estatistika anonimoak bidali nahi dituzun galdetzen dizu.
Hemen gaitu edo desgaitu dezakezu aukera hori: Ezarpenak → Aurreratua → Bidali estatistikak Delta Chateko garatzaileei.
Gaitzen baduzu, astean behin automatikoki estatistikak bidaliko zaizkio bot bati.
Gai hauei buruzko estatistikak interesatzen zaizkigu, adibidez:
-
Zenbat kontaktu sartzen dira QR kodea aurrez aurre eskaneatuz?
-
Delta Chaten zer bertsio ari dira erabiltzen?
-
Zer errore gertatzen zaizkie erabiltzaileei?
Ez dugu bilduko zuri buruzko informazio pertsonal identifikagarririk.
Xehetasun teknikoak jakin nahi ditut. Informazio gehiago ematerik bai?
Jo ezazu Delta Chatek darabiltzan estandarrak orrira.
Zifratzea eta segurtasuna
Zer estandar darabiltza muturretik muturrera zifratzeko?
Delta Chatek OpenPGP estandarraren azpimultzo seguru bat darabil automatikoki muturretik muturrera zifratzeko, protokolo hauen bidez:
-
Secure-Join, zifratze-konfigurazioaren informazioa trukatzeko, QR kodeak eskaneatuz edo gonbidapen-esteken bidez.
-
Autocrypt, talde-txat bateko kide guztien artean eta kontaktuen artean muturretik muturrerako zifratzea automatikoki ezartzeko.
-
Autocrypt v2 2026an inplementatu nahi da guztiz, eta eraso kuantikoei aurre egiteko zifratzea eta konfidentzialtasun aurreratua ekarriko ditu.
-
Txat batean kontaktu bat partekatuta hartzaileek muturretik muturrerako zifratzea erabil dezakete kontaktu horrekin.
Delta Chatek ez du inongo OpenPGP gako-zerbitzarirekin daturik kontsultatzen, argitaratzen edo elkarreraginik izaten.
Nola jakin dezaket mezuak muturretik muturrera zifratuta dauden?
Delta Chateko mezu guztiak lehenespenez muturretik muturrera zifratuta daude. Delta Chat 2 bertsioko serieak atera zirenetik (2025eko uztaila) muturretik muturrera zifratutako mezuek jada ez daramate giltzarrapoaren ikonorik, ez bestelako ezein markarik.
Jarraitu dezaket muturretik muturrera zifratu gabeko mezuak bidaltzen?
Txatmail-errele lehenetsiak erabiltzen ari bazara, ezinezkoa da muturretik muturrera zifratu gabeko mezurik jaso edo bidaltzea.
Aldiz, eposta klasikoko zerbitzariak erabiltzen ari bazara,
muturretik muturrera zifratutako nahiz zifratu gabeko mezuak bidali eta jaso ditzakezu.
Muturretik muturrera zifratu gabeko mezuek epostaren ikonoaren marka izaten dute:
.
Zer esan nahi du kontaktu baten profilean egiaztapen-marka berdea egoteak?
Kontaktuetako profil batzuek egiaztapen-marka berdea
edukiko dute, eta testu hau idatzita: “Halakok egiaztatuta”.
Marka berdea edukitzeak esan nahi du kontaktu horrek zurekin aurrez aurre QR kodea eskaneatu duela
edo egiaztapen-marka duen beste norbaitek egiaztatu duela.
Egiaztatzeko horiek automatikoki gertatzen dira taldeetan kideak gehitutakoan.
Norbaitek egiaztatze-marka duen beste norbait talde batean gehitzen duenean, eta taldeko kide guztiek egiaztatze-marka badute,
gehitu duen kide hori egiaztatzaile bihurtzen da.
Kontaktu baten profilera jo, eta “Halakok egiaztatuta” testua behin eta berriz sakatzen baduzu,
aurrez aurre QR kodea eskaneatu zenuen pertsonarenganaino iritsiko zara.
“Muturretik muturrerako zifratze bermatuari” buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu, kontsultatu Secure-Join protokoloak eta irakurri, zehazki, “Talde egiaztatuak” atala; izen tekniko horrexekin deitzen zaie guk hemen “marka berdekoak” edo “muturretik muturrerako zifratze bermatukoak” deritzegun txatei.
Muturretik muturrera zifratuta al daude eranskinak (argazkiak, fitxategiak, audioak, etab.)?
Bai.
Mezu bat “muturretik muturrera zifratuta” dagoela esaten dugunean, mezua osorik zifratuta dagoela adierazten ari gara beti; horren barruan sartzen dira fitxategi erantsiak eta fitxategien metadatuak (fitxategi-izenak, adibidez).
Segurua al da OpenPGP?
Bai, Delta Chatek OpenPGP-ren azpimultzo seguru bat darabil, eta mezuak osorik behar bezala zifratuta eta sinatuta egon behar du horretarako. Adibidez, “Sinadura bereiziak” ez dira segurutzat hartzen.
OpenPGP ez da berez ez-segurua. OpenPGP-ri buruz aipatzen diren segurtasun-arazo gehienak tresnak edo aplikazioak (edo biak) oker inplementatzearen edo gaizki erabiltzearen ondorio dira. Oso garrantzitsua da ondo bereiztea OpenPGP (IETF-ren zifratze-estandarra) eta GnuPG edo GPG (OpenPGP inplementatzeko komando-lerro bidezko tresna). OpenPGP-ri egindako kritika asko GnuPG-ri buruzkoak dira, eta Delta Chatek ez du hori inoiz erabili. Horren ordez, Delta Chatek rPGP darabil, Rusten idatzitako OpenPGP-ren inplementazioa; “pgp” pakete independente gisa eskuragarri dago, eta 2019an eta 2024an auditatu zuten segurtasun aldetik.
Gure helburua zera da, beste OpenPGP-garatzaile batzuekin batera segurtasun-ezaugarriak hobetzen jarraitzea, IETF-ren OpenPGP Crypto-Refresh berria inplementatuta, zorionez 2023ko udan hartua.
Did you consider using alternatives to OpenPGP for end-to-end-encryption?
Yes, we are following efforts like MLS but adopting them would mean breaking end-to-end encryption interoperability. So it would not be a light decision to take and there must be tangible improvements for users.
Delta Chat takes a holistic “usable security” approach and works with a wide range of activist groupings as well as renowned researchers such as TeamUSEC to improve actual user outcomes against security threats. The wire protocol and standard for establishing end-to-end encryption is only one part of “user outcomes”, see also our answers to device-seizure and message-metadata questions.
Is Delta Chat vulnerable to EFAIL?
No, Delta Chat never was vulnerable to EFAIL because its OpenPGP implementation rPGP uses Modification Detection Code when encrypting messages and returns an error if the Modification Detection Code is incorrect.
Delta Chat also never was vulnerable to the “Direct Exfiltration” EFAIL attack
because it only decrypts multipart/encrypted messages
which contain exactly one encrypted and signed part,
as defined by the Autocrypt Level 1 specification.
Epostaren ikonoaz markatuta dauden mezuak Interneten agerian geratzen dira?
Eposta-mezu klasikoak bidaltzen edo jasotzen dituzunean (eposta klasikoko zerbitzari bat erabiliz), muturretik muturrera zifratu gabeak izanda ere mezu horiek babestuta daude telefonia-konpainietatik (mugikorra nahiz kable bidezkoa); ezin dituzte eposta-mezu horiek irakurri ez aldatu. Eposta-hornitzaileek, ordea, bai; zure hornitzaileak nahiz mezuaren hartzailearenak zure mezuak irakurri, aztertu edo aldatu ditzake, baita mezuan erantsitako fitxategiak ere.
Delta Chatek lehenespenez TLS zifratze zorrotza darabil, eta zure gailuaren eta eposta-hornitzailearen arteko konexioak babestuta geratzen dira. Delta Chaten TLS-erabilera osoari segurtasun-auditoria independenteak egin zaizkio. Gainera, zure eposta-hornitzailearen eta hartzailearenaren arteko konexioa ere zifratuta egon ohi da garraio osoan. Erabilitako eposta-zerbitzariek MTA-STS onartzen badute, garraio-zifratzea aplikatuko da eposta-hornitzaileen artean, eta, kasu horretan, Delta Chateko mezuak ez dira inoiz testu sinple gisa Interneten agerian geratuko, ezta muturretik muturrera zifratuta ez badaude ere.
Nola babesten ditu Delta Chatek mezuen metadatuak?
Gainerako mezularitza-aplikazio gehienak ez bezala, Delta Chaten aplikazioek ez dute gordetzen kontaktuei edo taldeei buruzko metadaturik zerbitzarietan, ezta zifratuta ere. Kontrara, taldeen metadatu guztiak muturretik muturrera zifratzen dira eta azken erabiltzaileen gailuetan bakarrik gordetzen dira.
Beraz, zerbitzariek hau bakarrik ikus dezakete:
- Igorlearen eta hartzailearen helbideak, lehenespenez ausaz sortuak.
- Mezuaren tamaina.
Mezu, kontaktu eta taldeen gainerako metadatuak muturretik muturrera zifratutako mezu-zatian daude.
Zer egin dezaket metadatuak eta kontaktuak babesteko gailua besteren batek bereganatzeko arriskutik?
Bai metadatuak biltzen dituzten zerbitzarietatik babesteko, bai besteren batek gure gailua hartzeko arriskutik babesteko, txat-profilak txatmail-erreleak erabiliz sortzea gomendatzen dugu, bidalketak egiteko helbideak ausaz sortuak izango direlako. Kontuan izan Delta Chaten aplikazioek, plataforma guztietan, profil edo kontu anitzeko modua onartzen dutela; beraz, zure profil “nagusia” ez ezik, egoera bakoitzerako beste profil espezifiko batzuk ere erraz erabil ditzakezu, segurtasun osoz jakinda datu guztiak, metadatuak barne, ezabatu egingo direla. Gainera, gailua besteren batek hartzen badu, epe laburrerako profil edo kontuak darabiltzaten txat-kontaktuak ezin izango dira erraz identifikatu.
Nork ikusten du nire IP helbidea?
Erabiltzen duzun erreleak zure IP helbidea jakin behar du, eta, batzuetan, baita zure kontaktuen gailuena ere; adibidez, kontaktu horiekin deiak egiten badituzu edo aplikazioak erabiltzen badituzu.
IP helbideak ezinbestekoak dira konektibitaterako eta eraginkortasunerako. Ez dira gordetzen, ez argitara ematen. Kontuan izan IP helbidea ez dela mezularitzako zerbitzuei-eta eman ohi zaiena bezalako helbide zehatz bat; askoz orokorragoa da, eta askotan eskualdea edo herrialdea baizik ez du identifikatzen.
Internetek eta beste mezularitza-aplikazioek horrela funtzionatzen dutenez, ez dugu horren gaineko bestelako aukerarik eskaintzen, ez galderarik egiten.
Uste baduzu zure IP helbidea jakiteak zure segurtasuna edo pribatutasuna arriskuan jar ditzakeela, zera gomendatuko genizuke, VPN bat erabiltzea, sistema blokeatzeko moduarekin batera. Zure sistemako aplikazio guztietan alternatibak bilatzeak segurtasun-zuloak utziko ditu; adibidez, esteka batean klik egindakoan, IP helbideak agerian geratzen zaizkie hirugarren ezezagunei, eta hori askoz arriskutsuagoa da.
Ba al du Delta Chatek “Ezkutuko igorlea” funtzioa?
Ez, oraindik ez.
Signal mezularitza-aplikazioak 2018an “Ezkutuko igorlea” sartu zuen, bere zerbitzari-azpiegiturak jakin ez dezan nork bidali dion mezu bat hartzaile-talde bati. Hori bereziki garrantzitsua da, Signalen zerbitzariak kontu guztien telefono-zenbakia baitaki, eta zenbaki hori nortasun-agiri bati lotuta dago.
Txatmail-erreleek ez dute datu pribaturik eskatzen (telefono-zenbakirik ere ez), baina hala eta guztiz ere izan liteke komenigarria helbideen arteko metadatu erlazionalak babestea. Ez dugu uste arazo handirik egongo denik bidalketa zifraturako behin baliatzeko ausazko helbideak erabiltzeko, baina horren ezarpena lehentasun izatea ez da erabaki oraindik.
Does Delta Chat support Perfect Forward Secrecy?
Not yet, but it’s coming with Autocrypt v2.
Delta Chat today doesn’t support Perfect Forward Secrecy (PFS). This means that if your private decryption key is leaked, and someone has collected your prior in-transit messages, they will be able to decrypt and read them using the leaked decryption key. Note that Forward Secrecy only increases security if you delete messages. Otherwise, someone obtaining your decryption keys is typically also able to get all your non-deleted messages and doesn’t even need to decrypt any previously collected messages.
Autocrypt v2, scheduled for full implementation in 2026, will provide reliable deletion (forward secrecy) through automatic key rotation. This approach is specified in the Autocrypt v2 OpenPGP Certificates draft.
Does Delta Chat support Post-Quantum-Cryptography?
Not yet, but it’s coming with Autocrypt v2.
Autocrypt v2, scheduled for full implementation in 2026, will bring post-quantum resistant encryption to protect against quantum computer attacks. Delta Chat uses the Rust OpenPGP library rPGP which supports the latest IETF Post-Quantum-Cryptography OpenPGP draft. The implementation is specified in the Autocrypt v2 OpenPGP Certificates draft.
Nola egiazta dezaket gailuan zifratze-informazioa?
Muturretik muturrerako zifratzearen egoera zure gailuan ikusi nahi baduzu, sartu “Zifratzea” leihoan (Android/iOS-en, kontaktuaren profilean sartu eta menuan; mahaigainekoan, kontaktuaren gainean eskuineko botoiarekin sakatuta). Delta Chatek bi aztarna digital erakusten ditu hor. Zure gailuan ageri diren aztarnak eta zure kontaktuarenean ageri direnak berdinak badira, konexioa segurua da.
Berrerabil dezaket nire oraingo gako pribatua?
Ez, ezin duzu.
Delta Chatek OpenPGP gako seguruak sortzen ditu, Autocrypt 1.1 espezifikazioa betez. Ez dugu gomendatzen gakoak eskuz kudeatzea, eta erabiltzaileei ez diegu eskaintzen horretarako aukera. Segurtasun-auditoriak ahalik errazen egin ahal izatea ziurtatu nahi dugu; arduratu ahal izan daitezela soil-soilik algoritmo kriptografiko frogatu gutxi batzuetan, eta ez OpenPGP bidez sortu daitezkeen algoritmo mota guztien sorta zabalean. Zure OpenPGP gakoa atera nahi baduzu, adituentzako metodoa baino ez dago: profilaren babeskopiaren tar fitxategi bateko “keypairs” SQLite taulan bilatu behar duzu.
Auditatu al da Delta Chat inoiz modu independentean segurtasun-zuloak bilatzeko?
Bai, behin baino gehiagotan. Delta Chati etengabe egiten zaizkio segurtasun-auditoria eta -azterketa independenteak. Hona hemen zerrenda, ordena kronologikoan:
-
2024 December, an NLNET-commissioned Evaluation of rPGP by Radically Open Security took place. rPGP serves as the end-to-end encryption OpenPGP engine of Delta Chat. Two advisories were released related to the findings of this audit:
- “Panics on Malformed Untrusted Input” CVE-2024-53856
- “Potential Resource Exhaustion when handling Untrusted Messages” CVE-2024-53857
The issues outlined in these advisories have been fixed and are part of Delta Chat releases on all appstores since December 2024.
-
2024 March, we received a deep security analysis from the Applied Cryptography research group at ETH Zuerich and addressed all raised issues. See our blog post about Hardening Guaranteed End-to-End encryption for more detailed information and the Cryptographic Analysis of Delta Chat research paper published afterwards.
-
2023 April, we fixed security and privacy issues with the “web apps shared in a chat” feature, related to failures of sandboxing especially with Chromium. We subsequently got an independent security audit from Cure53 and all issues found were fixed in the 1.36 app series released in April 2023. See here for the full background story on end-to-end security in the web.
-
2023 March, Cure53 analyzed both the transport encryption of Delta Chat’s network connections and a reproducible mail server setup as recommended on this site. You can read more about the audit on our blog or read the full report here.
-
2020, Include Security analyzed Delta Chat’s Rust core, IMAP, SMTP, and TLS libraries. It did not find any critical or high-severity issues. The report raised a few medium-severity weaknesses - they are no threat to Delta Chat users on their own because they depend on the environment in which Delta Chat is used. For usability and compatibility reasons, we can not mitigate all of them and decided to provide security recommendations to threatened users. You can read the full report here.
-
2019, Include Security analyzed Delta Chat’s PGP and RSA libraries. It found no critical issues, but two high-severity issues that we subsequently fixed. It also revealed one medium-severity and some less severe issues, but there was no way to exploit these vulnerabilities in the Delta Chat implementation. Some of them we nevertheless fixed since the audit was concluded. You can read the full report here.
Saski-naskia
Zer baimen behar ditu Delta Chatek?
Funtzio batzuetarako, zenbait baimen behar dira; adibidez, QR gonbidapen-kodea eskaneatu nahi baduzu, kamera erabiltzeko baimena eman beharko duzu.
Xehetasunak jakiteko, kontsultatu pribatutasun-politika.
Non lortu dezakete Delta Chat nire lagunek?
Plataforma nagusi guztietarako eta bigarren mailako batzuetarako lortu daiteke Delta Chat:
-
Webgune ofizialean, https://delta.chat/download, aukera eta xehetasun guztiak ageri dira.
-
Eskuragarri ez badago, erabili ispilua: https://deltachat.github.io/deltachat-pages
-
Aplikazio-denda hauetan, bilatu “Delta Chat”: Google Play Store, F-Droid, Huawei App Gallery, iOS eta macOS App Store, Microsoft Store
-
Begiratu zure Linux banaketaren pakete-kudeatzailean.
-
Androiderako APK-ak hemen ere badaude: https://github.com/deltachat/deltachat-android/releases
Nola finantzatzen da Delta Chaten garapena?
Delta Chatek ez du jasotzen arrisku-kapitalik, ez dauka zorrik, eta ez dauka gainean inoren presiorik sekulako irabaziak lortzeko, ez erabiltzaile, lagun eta senideak iragarleei saltzeko (edo okerragorako). Nahiago dugu finantziazio-iturri publikoak erabili, orain arte EB eta AEBkoak, mezularitza-ekosistema deszentralizatu eta askotariko bat sustatzeko, kode irekiko garapen komunitario libretan oinarritua.
Zehazki, Delta Chaten garapenak iturri hauen bidez finantzatu dira orain arte, ordena kronologikoan:
-
2023an eta 2024an Next Generation Internet (NGI) programarako hautatu gintuzten webxdc PUSH lanagatik, beste proiektu batzuk garatzen diharduten bazkide kolaboratzaileekin batera: webxdc evolve, webxdc XMPP, DeltaTouch eta DeltaTauri. Proiektu horiek guztiak partzialki amaituta daude, eta 2025 hasieran osatuko dira.
-
2021ean EBren finantziazio berri bat jaso genuen, Next-Generation-Internet-ekin lotutako bi proposamenetarako: EPPD - email provider portability directory (~97.000 euro) eta AEAP - email address porting (~90.000 euro). Horri esker, profil anitzeko moduan bateragarritasun hobea lortu zen, QR bidez kontaktuen eta taldeen konfigurazioa hobetu zen, eta hobekuntza asko egin ziren sareko funtzioetan plataforma guztietan.
-
2019-2020an NLnet fundazioak 46.000 euroko dirulaguntza eman zigun Rust/Python loturak osatzeko eta txatbot-ekosistema bat agian jartzeko.
-
Open Technology Fund-ek lehen dirulaguntza bat eman zigun 2018/2019 aldirako (~200.000 dolar). Tarte horretan, Androiderako aplikazioa nahiko hobetu genuen, eta mahaigaineko aplikazioaren lehenengo beta bertsioa argitaratu genuen. Gainera, giza eskubideen testuinguruan erabiltzaileak duen esperientziari buruzko ikerketan funtzionalitate berriak garatzearen oinarri izan zen(ikusi Beharren idenfifikazioa eta giza eskubideak. Azken txostena. 2019-2020an emandako bigarren dirulaguntzari esker (~300.000 dolar), Delta/iOS bertsioak argitaratu genituen, gure liburutegi nagusia Rustera bihurtu, eta plataforma guztietarako funtzio berriak eskaini.
-
EBren NEXTLEAP proiektuak talde egiaztatuen ikerketa eta inplementazioa finantzatu zuen, bai eta kontaktu-protokoloen ezarpena ere, 2017an eta 2018an, eta Autocrypt bidez muturretik muturrerako zifratzea integratzen lagundu zuen.
-
Batzuetan pertsona partikularrek egindako dohaintza puntualak jasotzen ditugu. 2021ean, adibidez, oso eskuzabala den norbaitek 4.000 euroko transferentzia egin zigun, kontzeptuan hau jarrita: “Jarraitu lan ona egiten!”. 💜 Diru hori garapenarekin lotutako bilerak finantzatzeko erabiltzen dugu, edo aurreikusi ezin diren eta funts publikoekin nekez ordaindu daitezkeen ustekabeko gastuak estaltzeko. Dohaintza gehiago jasotzea lagungarri zaigu, esandakoaz gain, independenteago izateko eta kolaboratzaile-komunitate gisa epe luzera gure bideragarritasuna bermatzeko.
- Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, esan beharrekoa da zenbait aditu eta zale porrokatu pro bono aritu eta aritzen direla Delta Chaten garapenetan laguntzen, dirurik batere jaso gabe, edo oso gutxiren truke. Haiek gabe, Delta Chat ez legoke gaur dagoen tokian, ezta hurre ere.
Aipatutako finantziazio hori nagusiki merlinux GmbH-k kudeatzen du, Friburgon (Alemania), eta mundu osoko dozenatik gora kolaboratzaileren artean banatzen da.
Diruz edo bestela nola lagundu dezakezun jakiteko, mesedez, kontsultatu Delta Chaten laguntzeko bideak. Eskerrik asko!